Dokumentu Akzioak

Goiena.net: Arauak

Edukiak

Goiena.net-en argitaratutako edukiak itxura desberdinekoak izan daitezke. Adibidez:

  • Informazio hutsa. Kontakizun objetibo bat, besterik gabe. Jakin duzun albiste bat.
  • Erreferentziak. Beste nonbait irakurri duzunaren erreferentzia eginez. Kasu honetan, ez kopiatu beste medio bateko testua zure artikuluan. Ahal dela, idatz ezazu artikulu orijinalaren Interneteko lotura, eta hari buruz komentatu behar duzuna komentatu lasai. Beste hedabide euskaldunekiko errespetua erakutsi.
  • Iritzia. Zeure hausnarketa pertsonalak, kritikak, irakurleei zuzendutako galderak. Beti ere, errespetuz idatzi.
  • Iragarpenak. Propaganda edo iragarki itxurako mezuak onartzen dira. Lan eskaintza bat duzuela enpresan, produktu bat kaleratzen duzuela... Euskal profesionalen eta enpresen promozioaren alde gaude, baina, mesedez, mezu horietan argi adierazita geratu dadila promozio asmoarekin idatzi duzuela. Erakundeen prentsa-oharrak ere kategoria honetan sar daitezke.
  • Erantzunak. Albiste eta eztabaida guztiei erantzuna emateko aukera dago. Informazio osagarria baldin baduzu, iritzi pertsonalen bat, zuzendu beharreko zerbait dagoela uste baduzu... Errespetuz, beti ere.

Moderazio irizpideak

Goiena.net-en parte hartzeko, albistearen bidaltzaileak bere burua identifikatu behar du. Zeure e-posta helbidea idatzi behar duzu, nahiz eta gero ez den publiko egingo. Besterik gabe, jatorri ez oso ziur edo iluneko mezuak identifikatzeko balioko digu horrek.

Albisteak moderatzaileek berrikusiko dituzte. Onartu aurretik, testua zuzendu edo egokitu dezake era berean. Testua ez bada Goiena.net-eko gai eta helburuetara egokitzen, ez da onartuko. Irakurleek edo beste batzuek testua errespetu gutxikoa dela pentsatzeko arriskua badago ere, ez da onartuko artikulua. Moderatzaileak ez daude behartuta erabaki hauen inguruan inori esplikaziorik ematera.

Printzipioz, albisteek izan ditzaketen erantzun eta informazio osagarriak moderatu gabe igaroko dira. Espero dugu irakurleek zentzunarekin erabiliko dutela aukera hau, errespetuzko iritzi trukea eta benetako adierazpen askatasuna posible izan dadin.

Eztabaidetan parte hartzeko arauak:

  • Ez dugu onartuko irainik, eta eskatzen dizugu errespetuz idaztea.
  • Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
  • Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean.
  • Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
  • Publizitate mezuak ez dira onartuko.
  • Proposatu nahi baduzu beste gai bat eztabaidatzeko, idatzi webmaster@goiena.com helbidera.
  • Eskertuko dizugu izen-abizenekin idaztea, ahal duzula behintzat.
  • Goiena.net-ek eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, Goiena.net-ek eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.
  • Goiena.net-ek ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
  • Etorkizunean, Goiena.net-ek arau hauek aldatu edota zabaltzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.

Goiena Komunikazio Zerbitzuek ez dute beren gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Merkatua.Net
1 Lete toldoak
Poltsa gorria 20.00
22 Ugarte
Terako sorta 1 25.00
Agenda
Antzuola Jaiak
San Martzialgo jaiak
2009/07/04 00:00

San Martzial, 2009/07/04
Elgeta Jaiak
Kontzertuak
2009/07/04 00:00

Gaztetxe ondoko lautadan, Trapatonic Circus Band, Skakeitak eta Skasti taldeak.

Gaztetxean, 2009/07/04
Elgeta Jaiak
Alkoholemia probak
2009/07/04 00:00

Doan borondatezko alkoholemia probak egiteko aukera farmazia parean ipiniko duten stand batean.

Salbador kalean, 2009/07/04
Elgeta Jaiak
Txokolate-jana
2009/07/04 08:00

Gaztetxean, 2009/07/04
Hitzordu gehiago [+]
Hitzordua bidali »
Argazki galeriak
Mozorroen jaitsiera eta jaien hasiera Ferixa Nagusiko jaiak
Sailkatuak
ETXEBIZITZAK
Etxeak osatu

Bergara. Logela ematen da errentan Bolun, sukaldea erabiltzeko aukerarekin. 250 euro. 670 85 86 68

LANA
Eskaerak

Debagoiena Emakumea gertu nagusiak zaintzeko baita gauez edo ospitalean ere. 943 88 85 14

Debagoiena. Desbrozadore lanak egiteko gertu esperientzia duen mutil euskalduna. 658 73 79 02

HARREMANAK
Bestelakoak

Donostiatik Soraluzera kotxez etortzeko norbaiten bila nabil. Donostiatik 15:00etan irtenda. Ordaintzeko gertu. 618 21 42 59

Sailkatu gehiago [+]
Sailkatua bidali »
 

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak