Aramaio
Arritxu Barruso
2008/05/14 16:36
Bainuetxeetara joateko izena emateko epeak zabalik jarraitzen du
Maiatzaren 16an amaitzen da pentsiodunak bainuetxeetara joateko izena emateko epea. Erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodunak direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute.
Alarguntza edo bestelakoengatik pentsiodunak direnek, berriz, 60 urtetik gora izan beharko dituzte. Programa honetan parte hartu nahi dutenak udaletxean eman beharko dute izena, gizarte laguntzailearen bulegora. NAren fotokopia, Gizarte Segurantzako afiliatu zenbakia eta medikuaren txostena eroan beharko dute.