Aramaio
Usoa Agirre
2007/02/13 13:15
Arantxa Tapia garraio sailburuordearekin elkarrizketa
Jendez lepo bete zen atzo iluntzean Aramaioko udaletxea. Eusko Jaurlaritzako Garraio saileko sailburuorde Arantxa Tapia eta zuzendaria Mirari Arruabarrena izan ziren bertan Abiadura Handiko Trenaren inguruko kezka eta zalantzak erantzuten. Txomin Madina GOITBko lankidea bertan izan zen eta Arantxa Tapiari elkarrizketa egiteko aukera izan zuen.
Hemen duzue elkarrizketa entzun eta ikusteko aukera.
