2012-02-08 12:37:55 Jokin Bereziartua
Joan den otsailaren 3an atzeratutako osoko bilkura egin zen atzo. Etxaguen auzoko hiri-azpiegituren eraberritzeko lanen esleipena zen gai garrantzitsuetako bat baina lehen enpresaren eskaintza atzera bota du Udalak. Bestalde, Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatzeko Bildu eta Aramaio Alkartasunak aurkeztutako mozioa bere egin zuen EAJk. Gipuzkoan azpiegitura lan handiak geldiaraztearen aldeko mozioa, berriz, Bilduk bakarrik babestu zuen; EAJ eta Aramaio Alkartasunak kontra bozkatu zuten.
2012-02-07 11:06:52 Jokin Bereziartua
Etxaguen auzoko azpiegituren eraberritzea "beharrezkoa" ikusten du Udalak aspalditik. Udalaz gain, noski, auzotar gehienak ere gogotsu daude auzora hobekuntzak hel daitezen. Etor Goikoetxea egungo auzo alkateak honakoa adierazi zuen 2011ko abendu hasieran: "Gurea izango da okerren dagoen auzoetariko bat".
2012-02-03 17:27:42 Ubane Madera
Atzo, egubakoitza, hasi ziren Santa Agedaren ohorezko kantuak. Hala egin zuten, esaterako, Arrasateko Arizmendi Ikastolako eta Aramaioko San Martin eskolako ikasleek. Edozelan ere, Santa eske nagusiak asteburuan izango dira Debagoienean. Bezperan, gaur, zapatua, dira hitzordu gehienak: Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Elgeta eta Leintz Gatzaga. Baina domekarako ere antolatu dituzte ekitaldiak Oñatin, Antzuolan, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Aramaion, berriz, bertan behera geratu da zapatuko ospakizuna, baserrietarako bideak egoera okerrean daudelako.
Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati
2012-02-03 15:36:52 Jokin Bereziartua
Arabako koadrila arte bertso txapelketako Aramaioko kanporaketa Marixeka elkartean jokatu behar zen hasieran. Hala ere, azken orduetan bota duen elurragatik antolatzaileek erabaki dute saioa kalean egitea, hau da, Ibarra auzoko Izarra elkartean. Ordua ez dute aldatu, afaria 20:30ean hasiko da. Afalostean hasiko dira bat-bateko zein idatzizko saioak.
2012-02-03 12:01:51 Jokin Bereziartua
Atzo iragarri genuen biharko Santa Ageda bezperako ospakizuna arriskuan zela eguraldiagatik. Bada, gaur goizean elurrik egin ez badu ere, Bittor Kortabarria Bizente Goikoetxea abesbatzako presidenteak jakinarazi berri digu bertan behera utzi dutela baserriz baserri kantuan irteteko plana: "Baserrietarako bideak oso gaizki daude eta gure artean adineko jendea dagoenez, erabaki dugu arriskurik ez hartu eta ospakizuna bertan behera uztea", adierazi du.
2012-02-03 09:00:00 Jokin Bereziartua
Bildu taldeak Aramaio Alkartasunarekin batera mozioa aurkeztuko dute gaur Garoñako zentral nuklearra "berehala" ixteko eskatuz. Besteak beste, zentral nuklearrek suposatzen duten arriskuen inguruan informazioa zabaldu eta sustatzeko konpromisoa hartzen du Udalak eta baita Nuklearrik ez, Garoña itxi orain! lema erabiltzeko, dokumentu ofizial eta Udalak sortzen dituen bestelako argitalpen guztietan. Mozioak honakoa ere dio: "Kontsumoaren gutxitze eta energia iturri berriztagarrien erabileran oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiten dugu".
2012-02-03 08:37:24 Monika Belastegi
Izotzak eta elurrak eraginda, autobus linea batzuetan gora-beherak egon direla jakinarazi berri dute Pesa autobus konpainiatik.
Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati
2012-02-03 08:33:30 Ubane Madera
Atzoko elurtearen ostean, izotza iritsi da bart gauean gurera, eta goizean nabaria izan da tenperatura jaitsiera. Hala ere, zorionez, momentuz Debagoieneko errepide nagusiak garbi daude eta ez da istripurik gertatu; hori bai, Leintz-Gatzaga eta Kurtzetako mendateak itxita daude. Gainera, Euskalmetek negu gorriko tenperaturak iragarri ditu datozen orduotarako, beraz, baliteke egoerak okerrera egitea egunak aurrera egin ahala.
Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati
2012-02-03 07:30:00 Jokin Bereziartua
Aramaixo Basarri Barri proiektua albiste da berriro ere. Aramaion ezaguna da landa garapeneko beste eredu bat proposatzen duen proiektu hori baina badira adibideak kanpoan ere ezaguna egiten ari dela erakusten dutenak. Urtarrilaren 22an, adibidez, Aiara, Laudio, Okondo eta Urduñako udaletako ordezkariak izan ziren gurean ABB bertatik bertara ezagutzeko. Eta orain, Zuiako koadrilan erakusketa ibiltaria egingo dute, eskualdeko herriek Aramaion sortu den ekimena ezagutu eta euren herrietan ere aplika dezaten.
2012-02-02 16:27:26 Jokin Bereziartua
Aurten ahalegin berezia egin du Bizente Goikoetxea abesbatzak Santa Ageda bezperako tradizioari eusteko. Korotik haratago herritarrei dei egin zieten atzo entsegu orokorrera joateko; abesbatzakoekin batera, 22 bat lagun elkartu ziren guztira. Hala ere, ospakizun beroa eguraldiak hoztuko duela dirudi. Izan ere, eguraldiaren iragarpena ez da batere ona eta Bittor Kortabarria abesbatzako presidenteak jakinarazi du gaur egingo dutela bilera bat kantuan irtengo diren edo ez erabakitzeko: "Eguraldia gaurkoa bada, ez gara irtengo. Ez dauka inolako zentzurik".