Aramaio

Maider Arregi 2008/05/15 16:35

Euskadiko Open BTT lasterketa egingo da

Ekainaren 8an, domekan, egingo da 10:30ean mendi bizikletako lasterketa. Irteera Aramaioko Ibarra kiroldegitik izango da. Inskripzioa, berriz, frontoian.

Irakurtzen jarraitu... (Erantzunik ez)

Goiatz Arana 2008/05/15 15:34

Udaletxeko idazkaria eta langile bat deklaratzen izan dira

Atzo goizean deklaratu zuten lekuko gisa, Gasteizko epaitegian, Nagore Artamendi udaletxeko idazkariak eta Judith Arriolabengoa udal langileak. Joan den urteko irailean Aramaion egindako Abiadura Handiko Trenari buruzko galdeketaren harira hartu diete deklarazioa.

Irakurtzen jarraitu... (Erantzunik ez)

Arritxu Barruso 2008/05/14 16:56

Eguzkierripa auzoko lanak bukatu dituzte dagoeneko

Joan zen urteko martxoan hasi zituzten Eguzkierripa auzoko azpiegiturak berritzeko lanak. Horiek bukatuta Zalgo, Arriola eta Errotaberrin egingo dituzte aurten azpiegiturak hobetzeko lanak.

Irakurtzen jarraitu... (Erantzunik ez)

Arritxu Barruso 2008/05/14 16:51

Sabai faltsua apurtu dela-eta itxita dago Sastiña ermita

Sastiña ermita itxita egon da azkeneko asteotan eta, seguruenik, horrela jarraituko du datozen asteotan ere. Izan ere, ermitako sabai faltsuaren zati bat apurtu egin da. Hori dela-eta konponketa lanak egin arte itxita jarraituko du. Sabai faltsua da apurtu dena eta ez teilatua, beraz, ez dago ura sartu edo itoginak egoteko arriskurik.

Irakurtzen jarraitu... (Erantzunik ez)

Arritxu Barruso 2008/05/14 16:46

Mendekotasun egoeran daudenak aldi baterako egoitzan sartzeko dirulaguntzak

Publikoak ez diren egoitza eta etxebizitza komunitarioetan sartzeko eskatu ahalko dira dirulaguntzak. Pertsonaren mendekotasun balorazioa hartuko da kontuan eskaera egiterakoan, hau da, bere mendekotasun maila.

Irakurtzen jarraitu... (Erantzunik ez)

Sailkatuak
ETXEBIZITZAK
Saldu

Oñati. 75 metro koadroko etxebizitza salgai Moyua kalean. Hiru logela, ganbara, sukaldea, egongela eta komuna. Berritua. 228.384 euro. Deitu zenbaki honetara: 655 90 97 72

LANA
Eskaerak

Arrasate. Neska gertu ekaina eta uztailean umeak zaintzeko. 669 95 05 97

Debagoiena. Emakumea gertu garbitasun lanak egiteko zein pertsona nagusiak zaintzeko. Orduka edo bertan lo egiteko gertu nago. 679 13 74 19

MOTORRA
Saldu

Audi A3 1.8 autoa salgai. 125ZP. Gasolina. 11 urte. 157.000 km. 3.500 euro. Egoera onean. 688 65 33 42

Sailkatu guztiak ikusi
Sailkatua bidali
 
Blog komertzialak
Horma-armairuak Bolu Sukaldeak
Horma-armairuak
(Erantzunik ez)
20. urteurrena Kizkur. Ile-apaindegia. Estetika
20. urteurrena
(Erantzun bat)
 

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak