Antzuola
Sagasti auzoko biribilgune berritik herrira sartzeko eta handik irteteko aukera egongo da
Foru Aldundiak Sagastiko biribilgunearen proiektua aurkeztu du, baina Udalaren arau subsidiarioekin ez dator guztiz bat; hortaz, beharrezkoa da aldatzea. Asmoa da hurrengo batzarrerako aldaketa proposamena egitea. Ondoren, Foru Aldundiak eman beharko du behin betiko onarpena. Udaleko aparejadoreak dio espero dutela obra datorren urterako egitea.
Herrirako sarrera-irteera
Sagastiko biribilgunearekin, herrira sartzeko eta irteteko aukera guztiak izango dira, baita Goizperrera sartzeko ere; Goizpertik irteteko, berriz, bide bat egongo da. Bestalde, oinezkoendako beste espaloi bat egingo dute eta inguruko baserrietarako bideak ere hobetuko dituzte.
Sagasti parean egingo den biribilgunearen proiektua. Argazkia handitu