Antzuola

Irati Agirreazaldegi 2008/04/25 12:45

Bihar aurkeztuko dute ipuin bilduma

Dokumentu Akzioak

Patxiko Txerren Txiki ipuingintza jardueraren hamaikagarren edizioa izan da aurtengoa. Liburutegiaren eta Herri Eskolaren artean antolatzen dute literatura jarduera hori eta lehenengo mailatik seigarren mailara arteko ikasle guztiek hartu dute parte. Guztira, 97 ipuin aurkeztu dituzte aurten. Ipuin guztiak argitaratzea ezinezkoa denez, hamaika aukeratu eta liburutxo batean jaso dituzte.

Concetta Probanza arduratu da diseinuaz eta maketazio lanaz, eta zuri-beltzean kaleratuko dute liburuxka umeek eurek egindako marrazkiekin. Parte hartzaile guztiei banatuko diete liburutxo hori bihar, zapatua.

Bilduma liburutegian

Bestalde, aurkeztutako lan guztiak koadernatu egingo dituzte koloretako liburu dotore batean eta liburutegian gordeko dute nahi duenak ikus dezan.

Patxiko Txerren Txikiren aurtengo edizioaren emaitza bihar, zapatua, 17:00etan aurkeztuko dute liburutegian. Aurrez, Apika antzerki taldeak ikuskizuna eskainiko du umeendako.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak