Itzuli

Zuritzen hasi da Elgetan

2012-02-06 19:16:05 Eneko Azkarate

Giroa freskatu eta okertu egin da eguraldia arratsaldean eta, Elgetan, 17:15ean hasi da elurra. Errepidean, ez dago, momentuz, arazo handirik, baina erabiltzaile batzuk, Elgetara zihoazenak, 19:00etan gomendatu dute Kanpantzarretik ez abiatzeko. Esaterako, twitter bidez aditzera eman du egoeraren berri Iban Arantzabalek. Argazki eta guzti. Hemen duzuen hau.

 

Martitzen eta eguaztenerako elur abisua jaso du Elgetako Udalak. Goizeko lehen orduetarako iragarri dute elurra. Kontuz, beraz, goizaldean ibilgailua hartu behar duzuenok. Edozelan ere, une honetan (19:15), elurra da Elgetan.

 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Errepidea zuritzen Kanpantzarretik Elgetara bidean. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz