2012-02-03 12:01:51 Jokin Bereziartua
Atzo iragarri genuen biharko Santa Ageda bezperako ospakizuna arriskuan zela eguraldiagatik. Bada, gaur goizean elurrik egin ez badu ere, Bittor Kortabarria Bizente Goikoetxea abesbatzako presidenteak jakinarazi berri digu bertan behera utzi dutela baserriz baserri kantuan irteteko plana: "Baserrietarako bideak oso gaizki daude eta gure artean adineko jendea dagoenez, erabaki dugu arriskurik ez hartu eta ospakizuna bertan behera uztea", adierazi du.
Bizente Goikoetxea abesbatzakoek deialdi berezia egin diete aurten herritarrei koroko kideekin batera kantuan irteteko. Eguraldiak zapuztu du plana, baina datorren urtean denbora gehiago izango dute Santa Ageda bezperako ospakizuna hobeto antolatzeko. 2013rako, besteak beste, bertso eskolakoen laguntza izango dute.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko