2012-02-14 16:24:19 Maider Arregi
Herri eskolako zaintza zerbitzua zabaltzeko asmoz, deialdia egin du Pausokak. Hala, ordezkapenak ez ezik, udako zerbitzurako ere langile bat gura dute. Euskalduna izatea derrigorrezkoa da; baloratuko da hezkuntza arloko ikasketak izatea eta antzuolarra izatea. Interesa dutenek pausokaantzuola@gmail.com helbidera idatzi beharko dute; martxoaren 31a da azken eguna.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko