Itzuli

Urrezko domina eskuratu du Hector Prietok Bocciako Espainiako Txapelketan

2009-06-25 12:15:30 Mirari Altube

Bocciako Elkarte Arteko XX. Espainiako Txapelketa jokatu zuten joan zen aste bukaeran Aviles herrian (Asturias) eta Bergarako Dordoka elkartean dabilen Hector Prieto aretxabaletarrak urrezko domina eskuratu zuen Yolanda Martinekin batera.

Petanka jokoaren antza duen kirol paralinpikoa da boccia. Lau kategorietan dago banatuta, lehen hiruretan burmuineko paralisia dutenek jokatzen dute eta azkenekoan, ezintasun fisiko larriak dituztenek. Proba batzuk bakarka jokatu zituzten eta beste batzuk bikotearekin. Hala, urrea eskuratu zuten Dordoka elkarteko Hector Prieto eta Yolanda Martinek BC3 kategorian –laguntzarekin eta kanaleta baten bitartez botatzen dituzte bolak–. Yolanda Martinek brontzezko domina ere lortu zuen bakarka.

29 elkarte izan ziren Avilesen jokatutako txapelketan eta 100 boccia jokalari baino gehiago elkartu ziren.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz