Itzuli

Hamabost auto inguru kaltetu dituzte lapurrek Ugarkalden

2012-02-07 21:21:02 Arantzazu Ezkibel3 erantzun

Oñatiko Ugarkaldeko 1, 2, 3 eta 4 etxebizitzetako garajeetan lapurrak sartu dira bart. 50 bat garajetako sarrailak eta aparkatuta zeuden 15 autoetako kristalak apurtu dituzte. Batez ere kalte materialak eragin dituzte. Apurtutako auto barruan zeuden hainbat gauza ere lapurtu dituzte: txamarrak, USBak, betaurrekoak... Dagoeneko dozena bat salaketa jaso dituzte udaltzaingoan eta Bergarako Ertzantzarenn komisarian.

Ugarkaldeko garajeek bi solairu dituzte: lur azpiko bigarrenean marrarekin banatutako plazak daude, eta lehenengoan garaje itxiak. Lapurrak bietan ibili dira: autoak apurtu dituzte, gehienbat, bigarrenean.

Ertzantzan 05:15ean jaso du bizilagun baten abisua, eta ordutik lapurretak ikertzen dabil.

Erantzunak

Arantzazu Ezkibel - 2012-02-07 08:41:31

Bebarruko ateei eta garajeetarako sarbideko ateei argazkiak ateratzen ibili dira ertzainak, bortxatuta dauden edo ez ikusteko. Oraintxe bertan joan dira ertzainak Ugarkaldetik.

Txomin Madina - 2012-02-07 12:13:08

Etzaintzarekin harremanetan jarrita, azaldu digute 05:15ean jaso dutela abisua, garajeetako jabe bat gertatutakoaz ohartu denean. Momentuz zazpi salaketa jaso dituzte, bai auto eta garajeetan izandako kalteengatik eta baita lapurretengatik ere. Ertzaintzak oraindikere ikerketa irekita dauka gertatutakoa argitzeko.

Mireia Bikuña - 2012-02-07 12:35:17

Udaltzaingora deitu dugu eta esan digute zazpi salaketa jaso dituztela. "HEmendik Ertzantzaren komisaldegira bidaliko ditugu", aurreratu digute. Esan digute baita ere "zenbaki zehatza izan barik, 50 bat garajetan sartzen ahalegindu" direla. Kaltetuek Oñatiko udaltzaingoan edo Bergarako Ertzantzaren komisarian ipini dezakete salaketa.

Egin login erantzunak uzteko

Garajeko sarraila apurtuta Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz