Itzuli

Udazabal 09: kultur ekitaldi ugari uztail hasieratik irail erdialdera arte

2009-07-01 16:23:29 Usoa Agirre

Egitarauak kultur ekintza ugari jasotzen ditu: musika, antzerkia, dantza eta zirkoa edo kale animazioa. Artistak Ibiza, Ameriketako Estatu Batuak, Britainia Handia, Sri Lanka eta Hego Afrikatik etorriko dira eta baita Euskal Herritik bertatik ere.

Ikuskizun guztiak doan eta aire librean izango dira (Monterron parkean eta herriko plazan). Eta eguraldi txarra egiten duen kasuetan, ikusi egin beharko da non egin; Amaia antzokia, Kulturate eta Biteri plaza dira toki posibleetako batzuk.

Egitarau honekin, Arrasateko Udalak ondo pasatzeko eta kultura ezberdinak ezagutzeko aukera eman gura die herritarrei.

Udazabal 09, udako kultura ekintzak Arrasaten

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Udazabal 09: kultur ekitaldi ugari uztail hasieratik irail erdialdera arte Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz