Itzuli

Udalak eta Diputazioak Kudeatuz programa martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute

2010-07-26 12:47:26 Arantzazu Ezkibel

Azkeneko osoko bilkuran onartu zuen Udalbatzak Kudeatuz programan partea hartzea; eta, joan den eguenean, Diputazioak eta Udalak hitzarmen hori sinatu zuten. Edurne Egaña diputatua izan zen sinatze ekitaldian.

Diputazioak Kudeatuz programa martxan jartzen duen hirugarren aldia da; oraingoan, parte hartuko dute programan Antzuolako herriaz gain, beste bederatzi udalerrik: Beasain, Elgeta, Mutriku, Orio, Ormaiztegi, Urnieta, Urretxu, Zestoa eta Zumaia.

Herritarren baloreak adostu

Udalaren asmoa da programa honen bitartez herritarren baloreak definitu eta adostea. Hala, parte-hartze prozesuaren bitartez Antzuolako etorkizuneko armarria/ sinbolo/ irudiaren bidean, gaur egungo antzuolarron baloreak definitu eta adostea landuko dute. Bestalde, Aldundiak inkestak egingo ditu herritarren artean telefono bidez. Galdera izango da: Antzuolan zer dago faltan eta zer sobran? Irailean hasiko dira programarekin.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz