Itzuli

Udako kirol kanpaina abian da

2009-07-02 13:58:51 Mirari Altube

Astelehenean jarri zuen abian udako kirol kanpaina Kirol Zerbitzuak. Adinaren araberako eskaintza zabala egin du aurten ere –4 urtetik gorako guztiendako–, baina bakarrik bi talde sortu dira lehen txandan: batuka eta patinajea.

Batukan 12 neska dabiltza –10 urtetik gorakoak– eta Durana kaleko lokalean elkartzen dira, goizetan; patinajean, ostera, 10 bat neska-mutiko daude eta Iturrigorri pilotalekuan egiten dute, arratsaldetan.

Izenematea zabalik

Aurreko urteetan baino gazte gutxiagok egin du kirolaren aldeko hautua. Asier Muxika kirol teknikariaren esanetan kirol etxerik ez izateak –ez igerilekurik, ez gimnasiorik– zeresan handia izan du hautaketa horretan. Hala ere, bigarren txandan neska-mutil gehiago ibiliko direla uste du eta beste talde batzuk sortuko direla, multikirolean eta frontenisean jardungo duten taldeak, esaterako.

Bigarren txanda uztailaren 13tik 24ra bitartean egingo dute eta izena emateko epea zabalik dago hilaren 9a bitartean. Zainduz gimnasiora deitu behar da horretarako (943 71 26 28).

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Udako kirol kanpaina abian da Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz