Itzuli

Udako ikastaroetarako laguntzak emango ditu Udalak

2009-06-25 13:07:24 Mireia Bikuña

Udako Euskal Unibertsitateak uztailean egingo dituen ikastaroetan parte hartuko duten ikasleei bekak emango dizkie Udalak. Dirulaguntza eskuratzeko bete beharreko baldintzak dira: ikasle edo langabe izatea, Oñatin erroldatua egotea eta ikastaroa ordaindu izanaren agiria izatea. Baldintza guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Eskaera egiten duen ikasle bakoitzak jasoko duen bekaren zenbateko matrikularen %50 izango da.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz