2010-08-02 13:04:38 Arantzazu Ezkibel
Puntu horretatik, besteak beste, zama handiko kamioiak eta autobusak pasatzen dira eta horren ondorioz hondatu dela errepidea adierazi du Lourdes Idoiaga Oñatiko alkateak. Hala, lanok egiteko momentu onena abuztua dela erabaki dute.
Errepide mozketa honek eragina izango du Kale Zaharrean zama jaso edo utzi behar dutenendako. Horiek, San Anton kalea erabili beharko dute Kale Zaharrera sartzeko. Bakardadeko Ama kaletik jaisten direnek San Anton kalea hartu beharko dute; eta, Unibertsitate paretik datozenek, ostera, Aita Madina kalea.
Txaketuako bidegurutzea itxita egongo da ibilgailuendako hilaren 22ra arte Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko