Itzuli

Turismo bulegorako teknikaria behar dute

2009-06-26 12:34:06 Mireia Bikuña

Oñatiko Udalak turismo bulegorako teknikaria kontratatuko du. Kontratua sei hilabeterako izango da, lan jardun erdiarekin. Soldata 1.100 euro ingurukoa izango da. Eskaerak uztailaren 4a baino lehen aurkez daitezke udal bulegoan.

Bete beharreko baldintzak dira: maiatzaren 18a baino lehen enplegu bulegoan izena emana izatea; turismo, arte eta historia arloko ikasketak izatea; hizkuntzak menderatzea eta B1 gida baimena izatea.
Dena den, lehentasuna izango dute azken 18 hilabeteetan langabean geratu direnek, langabeziagatiko babes maila gutxiago dutenek; fmilia erantzukizun handiagoa dutenek; eta Oñatin erroldatua daudenek.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz