Itzuli

Plazan jarritako tonbolak jaso du mozorro lehiaketako lehenengo saria

2012-02-20 11:06:42 Mirari Altube

UDAko kideek plazan jarritako tonbola ikaragarriak jaso zuen atzo iluntzean mozorro lehiaketako lehen saria. 16 urtetik beherakoen artean, ostera, Rockys antzeztu zuten koadrilak eroan zuen.

Ideia orijinalek –Azkuna alkatea, Tintin eta haren lagun guztiak, Fragaren hileta…– eta karroza handi eta zaratatsuek –Pachabalta, ijitoak, batukadak…– bat egin zuten atzo Aretxabaletako kaleetan, eta mozorro lehiaketako sariak banatzeko ardura zuen epaimahaiarendako ez zen batere samurra izan erabakia hartzea.

Hona sariak jaso zituzten koadrilak.

16 urtetik gorakoen artean:

  • 1. saria: Tonbola
  • 2. saria: Barbie-ak
  • 3. saria: Igeriketa sinkronizatua
  • 4. saria: Barkileroa
  • 5. saria: Mortadelo eta Filemon

16 urtetik beherakoen artean:

  • 1. saria: Rocky-ak
  • 2. saria: Erromatarrak
  • 3. saria: Gurpil prentsa (Guardiola eta Mourinho)
  • 4. saria: Saskibaloi taldea
  • 5. saria: Ingalaterrako soldaduak

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Rockys antzeztu zuten neska-mutikoak. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz