Itzuli

Telebista eta zinemako pertsonaia ospetsuak batuz film baterako 'grabaketak' egin zituzten San Martin eskolakoek

2012-02-22 11:20:23 Jokin Bereziartua

Atzo arratsaldean ospatu zuten Aratusteak San Martin eskolako ikasleek. Aurten zinema eta filmak izan dira aukeratu duten gaia, eta urtero moduan, maila bakoitzeko ikasleak ideia berarekin mozorro ziren. Hala, Charlot, Hamelingo txirularia, Heidi, Pipi galtzaluze, Harriketarrak eta Grease-ko kideek hartu zuten atzo Aramaio. Eskolako atarian elkartu eta Herriko plazan emanaldi bikaina eskaini zuten, mailaz maila. Orduan film zuzendariak nahiko lan izan zuen  pelikula antolatzen. Grabaketa bukatzean –hainbat toma errepikatu ondoren, hori bai– eskolara bueltatu ziren guztiak txokolate goxoa dastatzera.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

San Martin eskolako ikasleak Herriko plazan. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz