Bipuntuzero elkarteak aurtengo udarako Tailerrak 2.0 antolatu ditu teknologia berriak gurean uztartzeko. Helburua Web 2.0 tresnak eta filosofia hedatzea da, honekin euskal komunitateak Interneten duen presentzia areagotzeko. Tailerretan parte hartzea doan da eta ikastaro bakar batean nahiz guztietan eman daiteke izena.
Irailean, Euskal Herria
2.0, lokalizazioa eta internazionalizazioa jardunaldiak
egin ziren Donostiako
Artelekun.
Udarako tailer praktikoak antolatu dituzte eta, alde teorikoari baino
gehiago, praktikoari eskainiko diote tarte luzeen.
Bost tailer
Datorren astelehenean hasiko dira tailerrak. Lehena Arrasaten izango
da.
Euskarazko
wikipedia izango dute aztergai Arkaitz Zubiaga eta Galder
Gonzalez wikilariek.
Mondragon
Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak
Loramendi
kalean duen canpusean egingo da, 1204 gelan, goizeko 10etatik aurrera, goiz eta arratsaldez.
Hurrengo tailerretan,
blogak
eta web 2.0,
Ubuntu,
software librean lehenengo urratsak,
bideogintza,
podcastinga
eta irratigintza tailerrak izango dira, hainbat tokitan.
Parte-hartzaileak
Ekimen irekia da. Guztion artean ikasteko, jendeak tailer gehiago, eman
edo jasotzea proposatu ahal izango du propio sortutako wikian,
http://tailerrak.bipuntuzero.org.
Antolatu diren tailerrak honakoak dira:
GOITBko albistea
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko