Itzuli
Suña eta Untzilla arteko errepide zatia konpontzen hasiko dira
2010-07-28 15:40:34
Datorren astelehenean, abuztuak 2, Suña eta Untzilla arteko errepide zatia konpontzen hasiko dira. Ondorioz, zati hau trafikora itxi egingo da eta Arrasatera joateko Aretxabaletatik joan beharko da.
Oharra: Untzilla eta Suñako bizilagunek eta inguru
honetan lursailak dituzten jabeek errepide zati hau erabili ahal izango
dute. Eta lineako autobusak ere erabiliko du, hau da, ohiko bidea
egiten jarraituko du, beraz, ordutegiak orain
artekoak mantentzen dira.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko