2012-02-17 10:07:57 Leire Kortabarria
Eroskiko 8.500 langile-jabeek %5 ordu gehiago lan egitea eta soldata bere horretan uztea erabaki dute. Horrenbestez, 2009 aurreko egutegian zeuden baino 87 ordu gehiago lan egingo dituzte: urtean 1.837 ordu, hain zuzen ere. Eroskiko errektore kontseiluak proposatu du neurria, eta bazkideek onartu egin dute.
Neurri horrekin, kostuak txikitu eta lehiakortasuna handitu nahi dute Eroskiko bazkideek. Horrela, krisi ekonomikoaren eta kontsumoa izaten dabilen murrizketaren eragina arindu nahi dute.
Horrelako lehenengo erabakiak 2010ean hartu zituzten. Urte horretan, 2009an baino %10 gehiago lan egitea eta soldata izoztea erabaki zuten. Iaz, 2009an baino %5 gehiago lan egitea onartu zuten. Aurten, gauza bera erabaki dute. Hau da: 2010etik hona lan-ordu erantsi horiek gutxitu egin dira.
Errektore kontseiluak bi proposamen egin zituen: honakoa, edo iaz adina lan egin soldata %5 txikituz.
Eroskik dio "neurriak nahi eta nahi ez hartu beharra" ikusten duela, eta hartutakoa iruditu zaiola krisi egoerari aurre egiteko "egokiena".
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko