2012-02-17 09:00:00 Arritxu Barruso
Bergarako Trikitixa Batzordeak antolatuta kontzertu berezia egingo dute gaur, egubakoitza, gaztetxean. Euskal Herriko bazter guztietan eta munduko hainbat txokotan izan diren Esne Beltza taldeko Xabi Solano –trikitilaria– eta DZ –Scracha– igoko dira taula gainera. Esne Beltza Sound System emanaldia eskainiko dute.
Bergarako Trikitixa Batzordeko kideek jakinarazi dute emanaldi didaktikoa izango dela, beraz bi musikariek egiten duten musikaren gaineko azalpenak emango dituzte.
Kontzertua 19:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez salgai daude, Depor, Bule eta Arrano tabernetan hiru euroren truke, baina kontzertuaren unean bertan ere sarrerak salgai jarriko dira.
Esne Beltza taldeko kideak
Solano eta DZ Esne Beltza taldean dihardute, azken urteotan euskal talde entzunetarikoa bilakatu dena. Gazteen artean izugarrizko oihartzuna lortu dute eta dagoeneko lau disko dituzte kalean. Bergaran ordu eta erdiko saioa egingo dute.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko