Itzuli

Sinatu dute lan-baldintzen akordioa Elayn

2009-06-01 16:18:48 Txomin Madina

Negoziazio luzeen ostean, Antzuolako Elay enpresako zuzendaritzak eta enpresa batzordearen gehiengoak pasa den astean sinatu zuten langileen baldintzak zehazten dituen akordioa. Urtebeterako izango dira baldintza hauek, eta hainbat puntu jasotzen ditu akordioak.

Akordio horren arabera,  soldata minimoa 1500 eurokoa izango da, eta urtebete barru, 2009ko soldatak berreskuratuko dira. Honetaz gain, orain arte soldata murrizketaren bitartez langileek galdu duten diruarekin akziodunek ez dute irabazirik banatuko; akordioa urtebeterako egongo da indarrean  eta berau indarrean dagoen bitartean kaleratzerik ez da egongo.

LAB eta UGT sindikatuen gehiengoarekin lortu da hitzarmena. LABen iritziz, akordioa ez da onena, baina ezta izan zitekeen txarrena ere; euren esanetan, akordio barik, kaleratzeak, lege konkurtsalak eta halakoak egon daitezkeelako. LABetik gaineratzen dute, akordio honek ez duela soldaten %15a galtzea esan gura, ordainketen atzeratzea baizik.

ELA sindikatuak bestetik, ez du akordioa sinatu. Euren esanetan , langileak ez du lan eskasiaren errurik, eta enpresak egoera aprobetxatu du lan baldintzak okertzeko.





Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz