Itzuli

Sharon Stonerrek lan berria aurkeztuko du barikuan

2012-02-22 10:39:59 Maider Arregi

Otsailak 24an, barikuan, kaleratuko du Sharon Stoner talde oñatiarrak  Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak lan berria. Denboratxo bat isilik egon ostean, buelatn da hirukoa eta disko aurkezpena etxean egingo dute, Oñatiko gaztelekuan, 22:00etan hasita. Diskoko aurrerapen abestia Bosforo, desioa eta distantzia entzungai duzue.

Oñatiarrekin batera, Trumbo taldearen stoner doinuak izango dira entzungai gaztelekuan, 22:00etatik aurrera. Kashbad, Naüt, Neubat, Sorkun bezalako taldeetan ibilitako kideek osatutako talde berria da Trumbo. Doinu rockeroak, astunak baina ikutu dotoreekin entzuteko aukera paregabea, barikukoa.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz