Itzuli

Santa Ageda bezperako ospakizuna, eguraldiaren menpe

2012-02-02 16:27:26 Jokin Bereziartua

Aurten ahalegin berezia egin du Bizente Goikoetxea abesbatzak Santa Ageda bezperako tradizioari eusteko. Korotik haratago herritarrei dei egin zieten atzo entsegu orokorrera joateko; abesbatzakoekin batera, 22 bat lagun elkartu ziren guztira. Hala ere, ospakizun beroa eguraldiak hoztuko duela dirudi. Izan ere, eguraldiaren iragarpena ez da batere ona eta Bittor Kortabarria abesbatzako presidenteak jakinarazi du gaur egingo dutela bilera bat kantuan irtengo diren edo ez erabakitzeko: "Eguraldia gaurkoa bada, ez gara irtengo. Ez dauka inolako zentzurik".

Irteten badira, honakoa da plana zapaturako: goizean auzoetako baserrietan arituko dira; 10:00etan geratu dira plazan eta, besteak beste, Matxain kale, Eguzkierripa, Arraga, Errotabarri eta Zalgo inguruan arituko dira eztarriak berotzen. Bazkalostean Ibarran abestuko dute.

Hurrengo urtean bertso eskolakoekin batera irtetea adostu dute abesbatzakoek. Bestalde, Kortabarriak honakoa gaineratu du: "Denbora gehiago izango dugu eguna antolatu eta deialdia zabaltzeko; tradizioari eustea da helburua".

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Bizente Goikoetxea abesbatzako kideak eta zenbait herritar atzoko entseguan. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz