Itzuli

San Blas ospakizuna Elgetan: hotzari salda beroaz eta txorizoaz aurre egiten

2012-02-05 21:13:52 Jokin Bereziartua

Elgetako Arantzeta auzoko San Blas ermitan gaur egin dute San Blas eguneko ospakizuna. Elgetako parrokoak esan du meza, 13:00etatik aurrera. Mezaren ostean, hotzari aurre egiteko, salda eta txorizoaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Aurten Zezeaga baserriak izan du ermitako giltza eta haren ardura, eta beraz, eurak antolatu behar izan dute ospakizuna.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Meza ostean salda beroa eta txorizoaz gozatzeko aukera izan dute Arantzeta auzoan. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz