2012-02-09 16:10:57 Mirian Biteri
Dagoeneko salgai daude Aratusteetako bazkarirako txartelak. Inkernu, Goxotxiki eta Aldatz tabernetan erosi ahal izango dira martitzena, hilak 14, baino lehen. Helduenak 15 euro balio du, eta 14 urtetik beherakoenak, ostera, 10 euro.
Ohikoa den moduan, bi menu eskainiko dituzte. Helduenak honakoa izango du: patatak errioxar erara gertatuta, txahal gisatua eta tarta. Udaletik gogorarazi dute prezio horren barruan sartuta dagoela baita ere ura, ardoa, sagardoa, kafea eta pattarra. Umeek zukua, makarroiak tomatearekin, txitxi-burruntzia, jogurta, ogia, ura eta freskagarriak izango dituzte.
Aurten Trikikupela enpresak eskainiko du Aratuste-zapatuko herri bazkaria. Udaletik jakinarazi gura izan dute sektorean izena duen enpresa kontratatu dutela, eta bazkariaren prezioaren zati bat lagundu dutela.
Bestalde, Debagoieneko Industrialdeak lagata, Udalak herriko koadrilen esku jarri du Torrebason pabilioi industrial bat Aratusteetako karrozak prestatu ahal izateko. Interesatuek kultura etxera jo behar dute.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko