Itzuli

Salbador eguna ospatuko dute abuztuaren 6an

2010-07-30 10:25:40 Larraitz Zeberio

Ermitaren eta bolatokiaren bueltan elkartuko dira auzotarrak eguerdian. Iluntzean, herri afaria egingo dute.

Astebete barru, abuztuaren 6an, ospatuko dute Salbador eguna beheko kaleko auzotarrek. Eguerdi partean Salbador ermitan meza entzuteko aukera egongo da, baita bolotan jokatzekoa ere. Tarte horretan, urtero legez, pintxoak banatuko dituzte auzotarrek borondatearen truke.

Herri afaria eta dantzaldia

Auzo afaria egiteko elkartuko dira atzera ere auzotarrak. Kantuan ere egingo dute afari horretan. Gardokik alaituko du afalostea. Dantzaldia ere berak egingo du. Afari horretan parte hartu nahi izanez gero jakin txartelak salgai daudela Haizea, Patxi eta Espaloia tabernetan. Prezioa, 16 euro. 

Menua: entsalada mistoa eta errusiar entsalada, gisatua, euskal pastela, ogia, ura, ardoa eta kafea.

Egitaraua

  • 12:00 Salda.

  • 12:30 Meza Salbador ermitan. 

  • 13:00 Tortilla pintxoak ermita ondoan.

  • 13:30 Txikiteoa

  • 21:30 Auzo afaria. Kantuak Gardokirekin.

  • 22:30 Dantzaldia Gardokirekin.

 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Salbador eguna ospatuko dute abuztuaren 6an Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz