Itzuli

Presoen aldeko parkeko murala zuriz margotu dute

2009-06-25 15:12:02 Arritxu Barruso

Aramaioko udaletxera Ertzaintzaren jakinarazpen bat iritsi zen duela pare bat aste; idatzi horretan, udalari eskatzen zitzaion herriko parkean, kiroldegi aurrean, zegoen presoen aldeko murala ezabatzeko.

Mural horretan, herriko bi presoren aurpegiak agertzen ziren: Kantorena eta Jon Agirrerena. Horretaz gain amnistiaren ikurra eta Herriko presuek etxera zihoen esaldia zeuden margotuta.


Herrizaingo Sailaren jakinarazpenaren arabera, biktimen errekonozimendurako eta babeserako Eusko Jaurlaritzak 2008an onartutako legea urratzen zuen muralak. Idatzian gaineratzen zen irudia ezabatu ezean, Aramaioko Udalari delitua egitea leporatu ziezaioketela.


Hori horrela, Aramaioko Udalak erabaki zuen murala ezabatzea eta astelehenean zuriz margotu zuten.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Presoen aldeko parkeko murala zuriz margotu dute Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz