Itzuli

Pirritx eta Patakon Herri Eskolako umeekin

2012-01-31 17:37:26 Eneko Azkarate

Arrasateko Herri Eskolak 10 urte betetzen dituela-eta, Pirritxen eta Patakon pirataren bisita izan dute eskolako txikienek. Hamar urte dira herriko hiru eskola publikoak batu eta herri eskola bakarra sortu zutela eta hori ospatzeko etorri dira Amaia antzokira.

Pirrotx, Porrotx eta Marimototsen abesti mega-ezagunak abestu dituzte umeekin batera eta Patakonek magia erakustaldia ere egin du. Magia kontuak alde batera utzi beharko dituela ohartu gara, ordea, umeek truku gehienak antzeman die-eta. Porrotx eta Marimotots ezin izan dira etorri, Pupu eta Lore zaintzen etxean geratu dira-eta. Eskolakoen partetik lore sorta eta opari bana jaso dute Pirritxek eta Patakonek.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Patakon eta Pirritx Arrasaten gaur. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz