2010-07-20 13:15:54 Mirari Altube
Mauri Zubillaga entrenatzailea da txapelketa horren bultzatzailea eta ikasturtean entrenatzen jardun duen herriko pilotari gazteei jokatzeko aukera eskaini gura izan die.
Finalak jokatuko dituzten pilotarien izenak aurreratu ditu Zubillagak:
- 6-7 urtekoak: Alonso (Gatzaga) eta Zubia (Eskoriatza), Garitano eta Errastiren (Arrasate) aurka.
- 9 urtekoak: Biteri anaiak (Marin), Uribetxebarria eta Davilaren (Aretxabaleta) aurka.
- 10 urtekoak: Oñaederra (Gatzaga) eta Oñate (Eskoriatza), Elkorobarrutia (Arrasate) eta Salaberriaren (Marin) aurka.
- 12 urtekoak: Ajuria eta Urizar (Gatzaga), Bellido eta Ruizen (Amurrio) aurka.
- 13 urtekoak: Urtzelai anaiak (Eskoriatza), Llodio eta Muruaren (Arrasate) aurka.
-16 urtekoak: Barandiaran eta Aizpuru (Gatzaga), Axpe eta Urtzelairen (Eskoriatza) aurka.
-Gazteen mailan, Deba arroko txapelketako errebantxa jokatuko dute: Zubizarreta anaiak (Eskoriatza), Arabaolaza eta Etxagibelen (Arrasate) aurka.
- Helduak gonbidatuta datoz: Mendizabal (Antzuola) eta Bolinaga (Arrasate), herri arteko txapeldunen aurka Larrañaga eta Uzkudun (Azpeitia).
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko