Itzuli

Parte-hartzea bultzatzeko ataria herritarren eskura

2012-02-16 13:44:23 Mireia Bikuña2 erantzun

 Atariak bost atal ditu: Hasiera, Agenda, Sailak, Foroa eta Iradokizunak"Udalak antolatutako ekintzen berri emateko eta herritarren ekarpenak jasotzeko plataforma digital baten beharra ikusten genuen. Hainbat hilabetetako lanaren ondorengo emaitza da", esan digu Xabi Pico zinegotziak. 

Urri bukaeran hasi ziren www.herrijorran.info atariarekin lanean. Lehen bertsio bat egin zuten, eta, handik abiatuta, hainbat aldaketa eginda, herritarren eskura ipini duten ataria sortu zuten. "Erakargarria baino gehiago, erabiltzeko erraza izatea lehenetsi dugu. Edonork erraz erabiltzeko ataria gura genuen", diote. 

Foro irekia

Foroa ere badauka, foro irekia. "Zalantzak izan ditugu irekia izan edo ez erabakitzeko. Irekia izanik, hainbat arrisku daude, baina animatu egin gara. Irainak eta bestelakoak ikusten baditugu, mugatu egin beharko dugu. Baina, oraingoz, edonork parte har dezake foroan", dio Picok.

Irudiz enpresak egin du diseinua eta garapena.

Helburuak 

Herrijorran proiektuarekin hauxe lortu gura dute: herritarren eta tokiko gobernuaren arteko hartu-emanak hobetzea; herritarrek politika kudeatzeko orduan parte-hartze zabalagoa izatea; eta informazio, parte-hartze eta gardentasun handiagoa eskaintzea.

 

 

 

Erantzunak

nineu - 2012-02-16 23:43:15

Agian komentatu beharko zen baita diseinua eta garapena egin duen enpresan Xabi Piko zinegotzia sozio dela.

zuzeu - 2012-02-17 12:51:41

Lotsagarria nineu!!! Merkataritza lokala defendatu nahi eta herriko bi gazteri lana esleitu eta erabaki hori kritikatzen bat zinegotzia delako? Lan hori egiten dituen oñatiko beste enpresarik bada? Horrela defendatu nahi duzue herriko merkataritza? Ez du eskubiderik udalarendako lanik egiteko zinegotzi izateagatik? Horrela zein animatuko da zinegotzi izatea etorkizunean? Badakigu zinegotzi batzuk bezero izan dituzula, Boulevardera joatea nahiago? Zuri erosi izana ondo deritzozu? Eskerrak ez diren asko zu bezala pentsatzen dutenak, HAMAIKA zaretela pentsatu eta BATean geratu!! Animo Xabi!!!

Egin login erantzunak uzteko

Herritarren parte-hartzea sustatzeko ataria Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz