Itzuli

Oraindik badaude txartelak egubakoitzeko bertso afarirako

2012-02-07 11:36:20 Arantzazu Ezkibel

Urteroko bertso afaria egingo dute egubakoitzean Uratz-Alde elkartean, 21:00etan. 70 txartel jarri dituzte salgai 15 eurotan bazkideendako eta 18 eurotan gainontzekoendako. Txartel guztiak ez dira saldu, hortaz oraindik aukera dago txartelak erosi eta punta-puntako bertso afarira joateko. Loramendi elkartean eta Taberna Berrin daude txartelak salgai. Andoni Egaña eta Igor Elortza ibiliko dira afalostean bertsotan.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz