Itzuli

'Oparitu zuhaitz bat' hitzaldia eguenean

2012-02-21 09:00:00 Edu Mendibil

Equo alderdiak hitzaldia iragarri du eguenerako, hilaren 23rako. Bergarako Udal Hauteskundeetan alderdiko zerrendaburu izan zen Josu Garitaonandiak 'Oparitu zuhaitz bat' izenburuko hitzaldia egingo du kultura etxean, 19:30ean

2007an saritu zuten Irati Hemen proiektuko aplikazio bat da Oparitu zuhaitz bat.

Hitzaldiaren bigarren zatian, Fiare banku etikoaren jarduerak azalduko ditu Equo alderdiko kideak.

Gaiarekin interesatutako guztiei egueneko hitzaldira hurbiltzeko gonbitea egin die Bergarako Equok.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Josu Garitaonandia Bergarako Berdeak-eko zerrendarua izan zen azken udal hauteskundeetan. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz