Itzuli

Ondarren gertu dute jai egitaraua astebururako

2009-06-12 13:57:02

Aste bukaeran Ondarreko Corpus jaiak izango dira eta auzokoek hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hemen duzue egitaraua:

Ekainak 13

12:00 Gimkana, Antzuolako challengearen barruan.
16:30 Eguraldiak laguntzen badu igerilekuak jarriko dituzte (bestela umeentzako jolasak egongo dira).
18:00 Krosa
18:15 Kontukantoi ipuin-kontalari bikotea..., tartean merienda emango diete auzora gerturatzen diren ume guztiei.
19:15 Buruhaundiak.
21:00 Auzo-afaria.
22:00 Erromeria, Maixa, Ines eta Maiterekin. Auzora gerturatzen diren guztientzako kafea osagarri guztiekin, eta tartean urdaiazpiko bat zozketatuko da.

Ekainak 14

09:30 Diana txistulariekin
11:00 Corpus eguneko prozesioa.
11:15 Dantzarien saioa.
11:30 Salda eta txorizoa, eta jaien bukaera.

Ondarreko bizilagunek herritarrak gonbidatu nahi dituzte jaiak eurekin gozatzera.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz