Itzuli

Oñatiko duatloian izena emateko epea zabalik

2012-02-06 09:14:07 Mireia Bikuñaerantzun 1

Duatloia martxoaren 10ean egingo dute. Interesatuak www.triatloi.org atarian sartu eta han egin beharko dute inskripzioa martxoaren 5a baino lehen. 20 euro ordaindu beharko da izenemate bakoitzeko. Euskadiko Triatloi Federazioak babesten duen proba izanik, ezinbestekoa da 2012ko federatu txartela eguneratuta izatea. Gehienez 466 parte-hartzaile onartuko dituzte.

Proba 15:30ean hasiko dute neskek. Emakume gutxi badago, guztiak batera irtengo dira 15:45ean. Iaz egindako moduan, lehenengo proba herrian 10 kilometro korrika egitea izango da. Ondoren, bizikleta hartu eta 40 egingo dituzte (Oñati-Bergara-Antzuola-Deskarga-Legazpi-Oñati). Azken proba berriro korrika: bost kilometro.

Probaren gaineko informazio gehiago gura dutenek www.txantxiku.net ataria begiratu edo oinatikoduatloia2012@gmail.com helbidera mezua bidal dezakete.

Iazko irabazleak

Iazko irabazleak izan ziren:

Mutilak:

  1. Raf Baughn
  2. Jon Unanue
  3. Patxi Urizar

Neskak:

  1. Ainhoa Murua
  2. Itsaso Leunda
  3. Maider Gaztañaga

Erantzunak

piban - 2012-02-08 09:56:44

Gure partetik esan oraindik ez dugula izen emateko prozesua zabaldu (egia da www.triatloi.org-en bitartez egin ahalko dela). Lanean ari gara eta horren berri gure facebookeko perfilean eta twitterren emango dugu (noski komunikabideei ere ohar bat helaraziko diegu).

Besterik gabe, barkatu eragozpenak,

Iban Perez.
Oñatiko Triatloi Taldearen izenean. 

Egin login erantzunak uzteko

Iazko irabazlea helmugara heltzen Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz