2012-02-21 18:49:47 Txomin Madina
Urtea hasi zenetik, Oñatiko lau farmaziek ez dute gauetako guardia zerbitzurik eskeintzen; beharra duenak Arrasateko farmazietara jo behar du. Honen aurrean, Oñatiko Udalak epaitegietara joatea erabaki du, osasun sailburuordetzaren erabakiaren kontrako errekurtso administratiboa jarriz. Botikariak Arrasaten zentralizatzearen aldekoak dira, baina herritarrak ez.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko