Itzuli

Olaun Goikoa baserrira doan sarrera konpontzen dabiltza

2009-05-20 13:05:36 Mirari Altube

Olaun Goikoa baserrira doan bide sarrera egokitzen dabiltza egunotan. Arlabango errepidetik baserriko bidera egin beharreko sartu-irtenetan ikuspen hobea izatea gidariek da helburua.

Apirilean hasi zituzten hainbat bide sarrera konpontzeko lanak, Gatzagainen hasi ere. Gatzagain ingurua txukun utzi eta gero, Olaun Goikoa baserrira sartzeko sarrera egokitzen dabiltza. Konponketa horien asmoa da segurtasuna lortzea baserrietara doazen bidegurutzeetan. Landagipuzkoa 32 egitasmoak diruz lagunduko ditu konponketa batzuk –Gatzagaingoa eta Asteisolo eta Arrate baserrietara doazenak– eta beste batzuk Udalak beregain hartuko ditu. Hain zuzen, Olaungo egokitzapen hori Udalak ordainduko du; baita Goierri auzorako bide sarreran jarriko dituzten ispiluak eta seinaleak ere.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Olaun Goikoa baserrira doan sarrera konpontzen dabiltza Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz