Itzuli

Naturari buruzko erakusketa zabalduko dute bihar

2010-02-09 12:18:04 Mireia Bikuña

Natura 2.000 Sareraren eskutik 'Bizitzeko tokiak, pertsondendako tokiak' delako erakusketa ikusgai egongo da kultura etxean domeka arte. 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, gai beraren gainean kale antzerkia egingo dute zapatuan 12:30ean herriko plazan egingo dute.

Ibiltaria

Erakusketan panelak izango dira nagusi, kartoiarekin egindako panelak. Hain zuzen ere, irizpide ekologikoak hartu dituzte kontuan materiala aukeratzerako orduan.
Erakusketaren helburua Europako biodibertsitatearen galera geldiaraztea da. Horretarako, europar proiektu kolektibo eta parte-hartzaile baten esfortzuak nola batu, eta laguntzak gehitzeko aukerei buruzko informazioa ematen dute. Erakusketa ibiltaria da, eta herririk herri dihardute. Oñatitik Eskoriatzara eramango dute, hilaren 17tik 21ra.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz