Itzuli

Natra Oñatik 70-67 galdu du Torrelavegaren aurka

2012-02-19 18:29:54 Arantzazu Ezkibel

Azkeneko laurdenera abantailarekin iritsi arren Natra Aloñak ez zituen punturik eskuratu Torrelavegaren kantxan. Nahiko partidu parekatua izan zen. Lehenengo laurdenean oñatiarrak aurretik jarri ziren baina bigarren laurdenean ezin izan zuten defentsa mantendu eta Torrelavegak abantaila jan zien. Atsedenera Aloña 8 puntu atzetik joan zen.

Hirugarren laurdenean oñatiarrek abantaila jan eta aurre hartu zuten markagailuan. "Defentsan ondo ibili gara eta erasoan eraginkorrak izan gara", zioen Xabi Igartua entrenatzaileak. 8 puntuko aldearekin iritsi ziren azken laurdenera; hala ere, Torrelavegak erantzukizuna hartu zuen eta irabazi egin zuen lehia.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz