Itzuli

Nagusien danborradako zozketa eguenean egingo dute

2010-08-30 16:38:26 Mireia Bikuña

Danbor-jole edo dantzari izateko izena eman zutenen artean egingo dute zozketa Errekaldeko lokalean 19:00etan. Agertzen ez diren taldeetako zozketarik kanpo utziko dituzte.

Bestalde, haurren danborradako eta danborrada nagusiko entseguak eguenean hasiko dituzte. Hain justu ere, haurren danborradako danbor-joleak eta nagusien danborradako dantzariek hasiko dituzte entseguak.

Haurren danborrada irailaren 25ean egingo dute eta nagusiena 28an.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz