Itzuli

Mondrako neskek zerbait gehiago merezi izan zuten Eibarren

2012-02-19 19:34:22 Arantzazu Ezkibel

3-2 galdu zuten emakumezkoen bigarren mailako arrasatearrek Eibarren aurka. Mondrako neskak 0-1 aurreratu ziren Maitane Roak egindako golari esker. Eibarrek berdindu egin zuen lehia; baina, Mondra berriro ere aurreratu zen Roaren beste gol bati esker. Azkenean bi akats egin zituzten arrasatearrek eta ondorioz bi gol jaso zuten. Joko aldetik gehiago merezi izan zuten.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz