2012-02-19 15:40:58 Maider Arregi
Derbiak, derbiak dira eta jakinekoa zen partidua gogorra izango zela. Soraluce BKE eta Ford Mugarri Arrasate taldeen arteko derbian, arrasatearrak nagusitu ziren (22-32). "Bergararen aurkako partiduak beti dira zailak eta are gehiago etxean jokatzen dutenean", nabarmendu zigun Ane Herrerok. Atakean, ondo, baina, defentsan hasierako minutuetan ez ziren guztiz fin ibili Ford Mugarri taldekoak. Hala ere, partidu osoan, mondra jokoan nagusi eta golak erraz egiten ikusi genuen.Kronika eta jokalari zein entrenatzaileen hitzak biharko Goiena paperean irakurgai.
Bergarak erasoan gogor egin zuen arren, arrasatearrak defentsan bikain aritu ziren Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko