Itzuli

Mondrak beharrezko hiru puntu lortu ditu Elgoibarren aurka

2012-02-18 15:46:16 Arantzazu Ezkibel

Iban Rodriguezen taldeak 2-0 irabazi dio Elgoibarri gaur eguerdian Mojategin jokatutako lehian. Joan zen astean Bergaran galdu ostean "aste gogorra" pasa dutela aitortu du Rodriguezek. Horregatik, beharrezkoa zuten garaipena. Bigarren zatian izan dira golak. Lehenengoa Landerrek egin du 55. minutuan eta lasaitasunaren gola Urrak egin du partidua amaitzeko bost minutu falta zirela. Bigarren goleko "pase bikaina" gazte mailako jokalaria den Aitik egin du. Kronika osoa Asteleheneko Goiena paperean.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Jokalariak Landerrek sartutako lehenengo gola ospatzen. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz