Mikel Laboa musikari donostiarra hil da gaur, astelehena, 74 urte zituela. Azken egunotan ospitalean zegoen eta gaur, abenduaren 1ean, goizeko 8:30ean hil da. Sustatun irakurrita jakin dugu albistea. Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Abenduaren 23an eman behar zion Gipuzkoako Urrezko Domina Foru Aldundiak.
Sarean jasotakoak
Euskal Wikipedia: Mikel Laboa
Sustatu.com: Mikel Laboa hil da
Zenbait bideo sarean
Bere kantuen letrak, Musikazblai webgunean
Biografia
Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren
15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen:
aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta
zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren
aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi
zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin
zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik
eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan
Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion eta Katalunian zela
gertutik ezagutu zuen
Nova Canço
zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa
Yupankiren diska batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion eta
haien xarma erakutsi. Gaur egun, Donostiako Antigua auzoan bizi zen.*
Ez Dok Amairu
1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatzen du beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortzen dute. Estilo tradizionala eta berriak elkartzu eta Bertolt Brecht bezalako autoreen letrak abesten dituzte. Lekeitioak abesti sorta ere sortzen ditu, oihu eta zarata esperimentalekin. *
Bakarkako arrakastak
1974an
Bat-Hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki
Txoria txori). Bere
lanetan bitxikeria bat badago: LP guztiak zenbakituak daude, 1etik
17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.*
Diskografia
- Lau herri kanta, 1964 (EP)
- Ursuako Kantak, 1966 (EP)
- Bertolt Brecht, 1969 (EP Bertolt Brechten letrekin)
- Haika Mutil, 1969 (EP)
- Euskal Kanta Berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
- Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izenenko diskoa ez zen argitaratu Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
- Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
- Sei, 1985.
- Lekeitioak, 1988 (7tik 11ra dihoazen Lekeitioak diska ez argitaratuak)
- Hamabi, 1989
- Hamalau, 1994
- Mikel Laboa Zuzenean, 1997
- Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
- 60ak+2, 2003 (Lehen obren bilduma).
- Xoriek - 17, 2005.
*Euskal Wikipediatik ateratako testuak.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko