Itzuli

Meza, musika eta pintxoak, Salbador eguna ospatzeko

2010-08-06 14:41:37 Arantzazu Ezkibel

Salbador eguna ospatu dute elgetarrek Salbador auzoan. Aste guztian zeruari begira egon ondoren, gaur, eguraldiak lagundu egin du. Giro onean, auzotar asko batu dira Salbador ermitan eta inguruan. Lehenengo salda dastatzeko aukera izan dute, eta ondoren meza. Meza ostean, tortilla eta txorizo pintxoak izan dituzte, auzotarrek eurek gertatutakoak. Urteroko ohiturari eutsiz, bolo txapelketa ere egin dute eta Iban Retolaza izan da aurtengo irabazlea. Gazte eta nagusi, denak animatu dira parte hartzera. Eguna amaitzeko, auzo-afaria egin dute Salbador kalean bertan, Gardoki musikariak girotuta. Zozketa ere egin zuten eta zenbakia izan da 686. Agertu da irabazlea.

 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Meza, musika eta pintxoak, Salbador eguna ospatzeko Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz