Itzuli

Mendizabalek Elgetako lau térdiko finala jokatuko du uztailaren 3an

2009-06-27 14:30:21 Mireia Bikuña

Atzoko finalerdian Larrañaga azpeitiarrari gailendu zitzaion 22-20, eta finala Ricoren kontra jokatuko du. Bestalde, kadete mailako finala jokatuko dute Elezkano II-ak eta Jakak, hurrenez hurren, Gallurralde eta Arratibel menderatu ondoren.

Mendizabal eta Larrañaga oso urduri irten ziren Elgetako kantxara. Hasierako tantoetan markagailuan gora-behera asko izan zituen. Bi pilotariek izan zuten abantaila, baina berehala berdintzen zuen markagailua aurkariak. Mendizabalek bederatzinako berdinketa lortu ondoren egindako sakea pilotada bortitza eman zion Larrañagaru sudurrean, eta hezurrak apurtu zizkion.
Azpeitiarra aldageletara joan zen odoletan, baina partiduan jarraitzeko erabakia hartu zuen. "Momentu gogorra izan da. Larrañaga laguna dut, eta pilotakada gogorra eman diot. Berriro jokatzen hasi garenean, buelta asko eman dizkiot jokaldiari, baina zorionez ez dut kontzentrazioa galdu", esan zigun Aitor Mendizabalek partidu bukaeran. Sudurra apurtuta eduki arren, Larrañagak partidua gogortu egin zuen. Biek ala biek izan zuten aukera markagailuan abantaila hartzeko. 19na berdindu ondoren, Mendizabal 21-19 aurreratu zen, eta bazirudien partidua bukatuko zuela azken sakearekin, baina Larrañagarendako izan zen tantoa. 21-19rekin Larrañagak egin zuen sakea, eta piloteo gogorraren ondoren, Mendizabalek egin zuen azken tantoa.

Kadeteen finalerdiak

23 urtez azpikoen finalerdiak jokatu aurretik, kadete mailako bi finalerdiak jokatu zituzten. Elezkano II-ak 22-12 irabazi zuen Gallurralderen kontra; eta, Jakak 22-13 Arratibelen kontra.
Bi finalak uztailaren 3an, egubakoitza,  jokatuko dituzte 22:00etatik aurrera.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Mendizabalek Elgetako lau térdiko finala jokatuko du uztailaren 3an Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz