Itzuli
Lourdes Idoiaga EAJko zerrenda-buru udal hauteskundeetarako
2010-08-30 09:56:44 Mireia Bikuña
Zapatuan 12:00etan egingo du Oñatiko EAJk udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena batzokian: Idoiaga izango da 2011n egingo diren hauteskundeetarako zerrenda-buru. Ondoren EAJko alkate izan direnak omenduko dituzte; hain zuzen ere, Jabier Zelaia, Eli Galdos, Angel Iturbe, Andoni Gartzia eta Lourdes Idoiaga.
Ohorezko aurreskua dantzatu ondoren, Lourdes Idoiagak eta Joseba Egibarrek hitza hartuko dute. Ekitaldia borobiltzeko luncha egingo dute ekitaldian parte hartzen duten guztiendako.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko